Hori Bai Eguneko eta Gazte Eguneko bazkarietarako tiketak, salgai

Mikel Reina Barros 2026ko uztailaren 20a

Hori Bai Egune uztailaren 31n ospatuko dute, Larrabetzun. Egun horretako bazkarirako tiketak dagoeneko salgai daude Aretxabala, Irusta eta Marialuisa tabernetan. Abuztuaren 1eko Gazte Eguneko bazkarirako, berriz, horibaigaztetxea@gmail.com posta elektronikora idatzi beharra dago izena emateko. Domeka, uztailak 26, da azkena eguna.