“Irakurtzea ekintza politiko eta kolektibo” bilakatzera dator Hori Baiko gazte irakurle taldea

Mikel Reina Barros

Hori Baiko gazte irakurle taldea aurkeztuko dute barikuan, urriak 23, 19:30ean, Hori Bai Gaztetxean. Aurkezpenaren ostean, barra zabalik egongo dela jakinarazi dute, pintxoekin eta guzti.

Azaldu dutenez, Hori Baiko gazte irakurle taldea ez da “Larrabetzuko elite kultural eta artistikoarentzako ekimen bat”. Ohiko zein ez hain ohiko irakurle, irakurtzen hasteko gogoa duen irakurleak… Azken batean euskaraz irakurri nahi dutenen elkargune izatea nahi dute. Horrez gain, gaztetxera bertaratzeko aukera moduan ikusten dute irakurle taldeak, “ez duzu duela 10 urte lortutako Hori Bai karneta behar sartzeko”. Azkenik, Hori Baitik sortutako ekimena den heinean, “bere balioak defendatzen” dituztela diote.