Barikura arte aurkeztu daitezke Gabonetako 23. postal lehiaketarako lanak

Mikel Reina Barros

Larrabetzuarrek barikura arte, azaroak 20, daukate lanak aurkezteko epea Gabonetako 23. postal lehiaketan. Anguleri aurkeztu behar dituzte. Sari banaketa abenduaren 18an egingo dute, 17:30ean, eskolako jantokian. Asier Kidam magoak aurkeztuko du eta magia saio bat eskainiko du. 

Bost kategoria banatu dituzte eta parte hartzaile bakoitzak bi lan aurkeztu ditzake:  A Kategoria: HH4, HH5 B Kategoria: LH1-LH2 D Kategoria: LH3-LH4 E Kategoria: LH5-LH6. Lanak Din A4 folio erdian aurkeztu beharko dira gutun-azal handi baten barruan, eta kanpoko aldean kategoria baino ez da idatzi behar. Gutun estalki handi horren barruan, lanarekin batera, egilearen izen-abizenak, adina, telefonoa eta helbidea jarriko dira. Postalak abenduaren 14tik 18ra ikusgai jarriko dituzte liburutegian.