Otsailera arte, frontoia domeka arratsaldeetan zabalduko dute

Mikel Reina Barros

Larrabetzuko Udalak jakinarazi du frontoia domeka arratsaldeetan ere zabalduko dutela otsailera arte. Hain zuzen ere, domeketan 16:00etatik 20:00etara zabalduko ditu ateak herriko frontoiak larrabetzuarrek erabili ahal izateko.