Lezama Bizirik koordinakundeak ekitaldi bi antolatu ditu hurrengo hilean: elkarteko bazkideen batzar-bazkaria eta Hirigintza planak eta etxebizitza, Lezaman konferentzia-mahai ingurua.
Batzar-bazkaria martxoaren 3an, 13:00etan, izango da Goitioltzako txokoan. Bertan hurrengo gaiak tratatuko dituzte: pasa den urteko ekintzak, Lezamako gaur egungo egoera, LPP eta arau subsidiarioen tramiteak amaitu ostean eta datozen hilabeteetako plangintza. Horrezaz gainera, babarrun-jana izango dute.
Beste alde batetik, mahai ingurua martxoaren 23an, 19:30ean, egingo dute Lezamako Kultur Aretoan. Mahai inguruan Eusko Jaurlaritzak, Lezamako udalak eta Eguzki eta Elkartzen elkarteek parte hartuko dute. Halaber, etxebizitza gaiaren gaineko kaleko ekimena egingo dute martxoaren 24an.