Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udal aldizkarian jakinarazi duten moduan, 958 erromesek gaua eman zuten Lezaman iaz. Horiek Done Jakue bidea egin zuten, eta Estatutako hainbat herritatik –Katalunia, Madril, Valentzia…- eta beste herrialde batzuetatik –Frantzia, Alemania, Italia…- etorri ziren.
Lezamak ez du erromesentzako aterpe iraunkorrik, eta ekainetik irailera bitartean obra-moduluak jartzen dira udaleko kirol-eremuan, erromesak hartzeko. Baina Udalak erabilera askotarako gizarte-zentroa eraikitzeko asmoa du, eta hori egiten dutenean, erromesek bertan eman ahal izango dute gaua.