Erabilera askotako gizarte-zentroa, Lezaman

Aikor aldizkaria 2007ko mai. 11a, 16:45

Lezamako Udalak erabilera askotako gizarte-zentroa eraikiko du. Zentroa haurreskolatik hurbil kokatuko dute. Beheko solairua 109 metro koadrokoa izango da, eta bertan erromesentzako aterpea zabalduko dute udan. Neguan gaztetxoko moduan erabili ahalko da. Beste alde batetik, lehenengo solairuak 132 metro koadro izango ditu, eta herriko gizarte eta kultura taldeek erabiliko dute. Era berean, ikastaroak eta tailerrak eman ahalko dira han. Eraikinak eguzki-plakak edukiko ditu, kontsumo energetikoa ziurtatzeko. Azalera erabilgarria 241,52 metrokoa izango da, eta eraikitze lanetan 579.768 € jarriko dute.