Lezamako haurreskolak 11 ume hartuko ditu

Aikor aldizkaria 2007ko mai. 15a, 12:55

Lezamako Udalak apirilean ireki zuen umeak haurreskolan matrikulatzeko eskaria egiteko epea. Guztira, 12 eskari aurkeztu dira baina bat kanpoan gelditu da. Katuka haurreskola ekainaren 2an jarriko dute martxan Garaioltza auzoan. Udan haurreskola ondoan parke bat egiteko asmoa du Udalak, haurrek olgetan egin dezaten parke horretan.