‘Gau-txoria’ eskatu dute gurasoek

Aikor aldizkaria 2007ko uzt. 23a, 11:14

Lezamako gazteek autobusa antolatu zuten Mungiako jaietara joateko ekainean. Iniziatiba arrakastatsua izan zen eta gazte askok erabili zuten autobusa. Gurasoek ere pozik hartu zuten ideia eta Aikor! aldizkariari azaldu dioten moduan, ez legoke txarto Mankomunitateak asteburuetan gaueko autobusa antolatzea, gazteak Txorierriko herrietako zein inguruko herrietako jaietara joan eta etxera itzultzeko.