Lezamako Gizarte zentro polibalentearen lanak, urte amaierako

Aikor aldizkaria 2007ko ira. 24a, 14:09

Lezamako Udalak urtearen amaieran ekingo die gizarte zentro polibalentearen eraikitze lanei. Zentroa herriaren erdialdean kokatuko da eta lezamarren beharrizan soziokulturalei emango die erantzuna. Horrela, bi solairu izango ditu eta bertan hainbat zerbitzu eskainiko dira: gazteentzako txokoa, aterpea eta herriko elkarteentzako aretoak, esate baterako. Azalera erabilgarria 241,52 metrokoa izango da eta eraikitze lanetan 706. 615 € jarriko dute. Eraikinak eguzki plakak ere izango ditu, kontsumo energetikoa ziurtatzeko.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).