Joan den hilaren 29an Gernikako Azken Asteleheneko Azoka izan zen. Lezamako Iñaki Aretxabaletak (Magalarte txakolina) lehenengo postua lortu zuen bertan txakolin zuri kategorian. Beste alde batetik, Lezamako Maximiano Agirreren txakolinak ere irabazi zuen 'ojo de gallo' kategorian.