Lezamako Udalak Liburu Azoka antolatu du abenduaren 17tik 21era bitartean. Azoka liburutegian egingo dute eta bertara hurbiltzen direnek gazteleraz zein euskarazko material ugari topatuko dute ia debalde: liburu zaharrak, hiztegiak, eleberriak, ipuinak eta bideoak, esate baterako.
Beste alde batetik, Umeentzako Irakur Suspertze Programaren barruan ekitaldi bi egingo dituzte abenduan. Ipuin kontalari batek saioa eskainiko du hilaren 13an, eta hilaren 20an umeek idazle batekin aritzeko aukera izango dute. Tailer biak liburutegian izango dira arratsaldeko 6etan.