Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtarrilaren amaieran Uribe Kostako XXIII. Esku Pilota Txapelketaren finalak jokatu ziren Sopelako frontoian, eta Iker Urgoitia eta Yerai Bermejo txapeldunak izan ziren gazte mailan. Lezamarrek 22-17 irabazi egin zioten Bermeoko bikoteari.
Bermeotarrak faboritoak ziren, ligatxoko partidan 22-11 irabazi baitzieten Urigoitia eta Bermejori. Hala ere, Lezamako bikoteak oso partida bikaina egin zuen Sopelan, eta garapena lortu zuten azkenean. Urgoitia atzelaria da eta horrek partidaren pisua hartu zuen gehienbat.