Martxoaren 1ean, zapatuz, urteko batzarra egingo du Lezama Bizirik auzo elkarteak Goitioltzako txokoan. Bilera eguerdiko 12etan izango da eta bertan orain arte egindako lana eta datozen erronkak aztertuko dituzte, besteak beste. Baina zapatuan Lezama Bizirik Elkartearen Eguna ere ospatuko dute, egun osoan zehar hainbat ekitaldi egongo baitira. Horrela, goizeko 9:30ean auzolanei ekingo diete: umeek hiru haritz landatuko dituzte, eta helduek kartelak egingo dituzte. Eguerdiko 3etan indaba jana izango dute, eta horren ostean musika eta abarreko ekintzak egongo dira.