Konpartsa osatzeko kide bila dabiltza Lezaman

Aikor aldizkaria 2008ko martxoaren 18a

Herriko jaietan eta Inauterietan jotzeko turuta konpartsa sortu nahi dute Lezaman. Konpartsa umeek zein helduek osatuko dute, eta ez da beharrezkoa musika-heziketa izatea. Proiektuan parte hartu nahi dutenek Ana Pascualekin jarri behar dira harremanetan 661 355 024 telefonora deituta.