Ikastaro berriak, Lezaman

Aikor aldizkaria 2011ko ira. 9a, 15:04

Lezamako Udalak hiru ikastaro berri antolatu ditu aurtengo ikasturterako: argazkilaritza digitala, pintura eta nagusientzako gimnasia. Ohiko ikastaroak ere egongo dira; aretoko dantzak, pilates eta altzairuen zaharberritzea, tartean. Ikastaroek urriaren 3tik abenduaren 16ra arte iraungo dute eta izena ematea liburutegian egin behar da irailaren 19tik 30era bitartean.