Edukiontzi egokituak jarri dabez Lezaman

Aikor aldizkaria 2008ko apirilaren 16a

Dala gitxi hiri hondakin solidoen edukiontzi berezi bi jarri dira Lezaman, elbarrituek erraz erabil dagiezan. Edukiontzi horreetako bat Kurtze auzoan ipini dabe, eta bestea herriaren erdialdean; udaletxearen atzeko parke ondoan, hain zuzen be. Edukiontziek eskuz zabaltzeko sistema dabe, gurpil-aulkian dabilzanek edo elbarritasunen bat dabenek irekitzeko modua euki daien. Hau Txorierriko Mankomunitateagaz batera egindako ekimena da.