Gaztegunea ostiralean inauguratuko dute Lezaman

Aikor aldizkaria 2008ko apirilaren 24a

Lezamako gaztegunea 10 urtetik 13 urtera bitarteko gaztetxoei zuzendutako gunea da, eta horren inaugurazioa ostiralean egingo dute arratsaldeko 7etan. Gaztegunea Garaioltza 77-A eraikineko beheko solairuan dago eta ordutegi hau izango du: ostegunetan, 18:00-20:00; ostiraletan eta larunbatetan, 17:00-21:00; eta igandeetan, 17:00-20:00. Lokalean ordenagailuak, aldizkariak, playstation, Wii edo mahai-jokoak egongo dira, besteak beste.