Dragoiak, sorginek, Drakulak, Frankesteinek eta lagunek Lezama hartuko dute maiatzaren 16an. Izan ere, bertako Kultura Aretoak Pertsonaia Beldurgarrien Tailerra antolatu du egun horretarako. Ekimena lau urtetik 11 urtera bitarteko umeei dago zuzenduta, eta arratsaldeko 6etatik aurrera egingo dute Udaletxeko Enparantzan. Tailerra Portal71 enpresak ekoiztu du eta umeei haur-literaturaren beldurrezko pertsonaiak erakustea du helburu. Hiru atalek osatuko dute tailerra: eskulanak, aurpegi-pinturak eta ipuin-kontalaria.