Nagusien Jaia

Aikor aldizkaria 2008ko eka. 4a, 11:23

Zapatuan Txorierriko Nagusien Jaia egingo dute Lezaman. Goizeko 11:30etatik aurrera hainbat ekintza antolatuko dira bertan. Horrela, tailerrak eta hitzaldiak izango dira frontoi atzean jarriko den karpan, eta plazan kirol jokoak eta tonbola egingo dituzte. Bazkaldu ostean dantzaldia egongo da Lontxo taldearen eskutik.