Gero eta hurbilago dabez lezamarrek. Uztailaren 11tik 13ra bitartean Goitioltzako jaiak izango dira, eta asteburu osoan zehar adin guztiei zuzendutako ekintzak edukiko dabez auzoan. Parke botanikora urtekerea, herri bazkaria, erromeriak, mus txapelketea, olinpiadak... Komisinoak betebeharrak egin dabez. Horrezaz ganera, bertso-saioa izango da domekan. Saioan Fredi Paia, Jon Maia, Arkaitz Estiballes eta Xabi Paia bertsolariek hartuko dabe parte; gai-jartzaile lanetan Xabier Amuriza ibiliko da.
Uztailak 11, barikua
20:00: Txupinazoa eta jaien hasierea
20:30: Txan magoa
22:00: Erromeria, Haitzama taldearen eskutik
Uztailak 12, zapatua
10:00: ‘Goitioltza ezagutu’. Urtekerea parke botanikora
15:00: Herri bazkaria (Tikeak, herriko dendetan)
17:30: Herri olinpiadak: zaku karrerea, asto karrerea, lokotxak eta traineruak...
19:30: Herri kirolak: desafioa aizkoran
21:30: Sardina eta saiheski jana
22:00: Dantzaldia: Patxi 1,2,3
23:30: Erromeria: Jo ta hanka
Uztailak 13, domekea
13:00: Produktu dastaketa: txakolina, pintxoak... Zorrizketan euskera alkartearen eskutik
16:00: Mus txapelketea
17:00: Umeentzako jolasak
19:30: Bertso saioa