Xalak Goñi ordezkatuko du domekako partidan

Aikor aldizkaria 2008ko ira. 5a, 14:22

Domekan pilota partida izango da Lezamako frontoian, Andra Mari jai-egitarauaren barruan. Frontoian Martinez de Irujo de Xala arituko dira norgehiagoka Xala eta Barriolaren aurka. Partida Goñi jokatzekoa zen hasiera batean, baina joan den astean mina hartu zuen sorbaldan eta ezin izango da Lezaman egon. Horren ordez, Xala arituko da. ETB1-ek pilota jaialdia eskainiko du osorik eta zuzen-zuzenean, arratsaldeko bostetatik aurrera. Partida nagusia baino lehen, bigarren mailako pilotariek jokatuko dute: Olazabal eta Urberuaga, Berasaluze VII. eta Galarzaren kontra, hain zuzen ere. Beste alde batetik, astelehenean Lezamako Pilota Eskolako gazteak norgehiagoka ibiliko dira frontoian. Partidak arratsaldeko 7etan hasiko dira.