Lezamako kiroldegiko IV Frontenis Txapelketa domekan hasiko da

Aikor aldizkaria 2008ko ira. 19a, 11:43

Domekan hasiera emango zaio Lezamako IV. Frontenis Txapelketari, Udalak eta Hiru Ber Hiru Kirol Zerbitzuak antolatuta. Hamazortzi urtetik gorakoentzako txapelketa da eta bikoteka jokatuko dute. Guztira hamalau bikote arituko dira norgehiagoka eta partidak asteburuetan jokatuko dituzte irailetik abendura bitartean. Partidak zapatuetan izango dira. IV. Frontenis Txapelketa honetan parte hartzen dutenen artean, Lezaman erroldaturik dauden lau bikote onenak Txorierri mailan jokatuko den txapelketan izango dira. Horrez gain, Lezamako frontenisean gailentzen diren hiru bikoteek hurrengo sariak jasoko dituzte: oroigarria eta 120€ kirol materialean; oroigarria eta 80€ kirol materialean; eta oroigarria eta 60€ kirol materialean