Lezamako Udalak herriko txikienengan irakurzaletasuna sustatzeko programa jarri du abian. Programaren barruan, tailerrak, ekitaldi ezberdinak eta jokoak antolatzen dituzte hilero, modu didaktiko eta entretenigarrian umeak liburuetara erakartzeko. Izan ere, programak helburu hauek ditu: umeek haurtzarotik ulertzea liburuen balioa, eta eurengan irakurtzeko zirrara sortzea.
Azaroan tailer bi egingo dira 6 urtetik 12 urtera arteko umeei zuzenduta. Ilustrazio tailerra hilaren 6an izango da arratsaldeko 6etatik 7etara bitartean ludotekan. Ipuinetako dekoratuen tailerra azaroaren 27an egingo da, eta bertan pertsonaiak eta eskenatokiak lotzen ikasiko dute umeek. Hori ere arratsaldeko 6etatik 7etara izango da.