Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak kanta ikastaroa antolatuko du azaroaren 27an, abenduaren 4an, 11n eta 18an. Ikastaroa herri ikastetxean egingo dute arratsaldeko 7etatik aurrera eta Itsaso Arrieta irakasle arituko da bertan. Kanta ikastaroak zazpi lurraldeetako herri-kantutegia ezagutzera ematea du helburu eta edonork har dezake parte. Besteak beste, aipamena egingo da abestien egileei buruz eta letren esangura azalduko da. Eta, noski, abestiak kantatu ere egingo dira.