Udalak Hilario Astorki plazan egoan autobus-markesina aldatu dau eta horren ordez, barria imini da. Markesina zaharrak 15 urtetik gora ebezan eta txikia lotu zan Lezamako erabiltzaileak eta bisitariak hartzeko. Horrezaz ganera, bere kokapena dala-ta nahiko deserosoa zan autobusaren zain bertan egotea hotza, haizea edo euria arituz gero.
Udalak 4.582 euro zuzendu dauz eraiste-beharretan eta Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio eta Hirigintza Sailak kontsistorioaren eskakizunari erantzun, eta autobus-markesina barria jarri dau. Hori haundiagoa da eta askoz atseginagoa han egoteko.