Jarduera gelditu da Lezamako tiro-zelaian

Aikor aldizkaria 2008ko abe. 18a, 08:50

Lezamako Udalak eta Lezurmendi ehiza elkarteak hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren bitartez adostu dute Errekatxu tiro-zelaiaren jarduera guztiz gelditzea. Tiro-zelaia itxita dagoen bitartean, beharrezkoak diren ikerketak egingo dira haren jarduera ingurumen-arauetara egokitzeko, eta jarduerari berriz ekin ahal izateko. Errekatxu tiro-zelaia Ganguren mendian dago eta haren jabetza Lezamako Udalak du.