Iñaki Lejarreta Errasti mountain bike txirrindulariak hitzaldia emango du ostiralean Lezaman. Hitzaldia Zorribike Txirrindulari Kirol taldeak antolatu du eta kultura aretoan izango da arratsaldeko 8etan.
Bizkaiko Prentsa Elkarteak Iñaki Lejarreta aukeratu zuen iaz bost kirolaririk onenen artean, Pekingo Joko Olinpikoetan zortzigarren postuan sailkatu eta diploma olinpikoa lortu baitzuen.