Lezama Bizirik auzo elkarteak urteko batzarra ospatuko du martxoaren 28an. Herri-ekimen batek hasiera emango dio egunari. Goizeko 10etan Lezamako Plazan batu eta handik herriko zubi bi bisitatzera abiatuko dira: Angetuko zubia eta Gurtibiko zubia, hain zuzen ere. Historia handiko zubiak dira eta elkartearen ustez, arriskuan egon litezke. Angetuko zubia Kurtzeko industrigunetik dago hurbil eta bertan egiten dabiltzan lanek zubiari ondorio txarrak ekarriko dizkioten beldur dira elkartekoak. Gurtibiko zubia Goitioltza auzoan dago eta auzo elkartearen esanetan, ingurua nahiko abandonatuta dago. “Zubia sasi artean dago eta ez da ikusten. Sasiak kendu eta ingurunea garbituko duguâ€. Asier Bidart adituak zubien datu historikoak azalduko dizkie ibilaldian parte hartzen duten lagunei. “Horrezaz gainera, aukera izango dugu indarrean dagoen garapen ekonomikoak gure inguruari zelango eragina dakarkion ikustekoâ€. Zubi bakoitzean kartel bat jarriko dute haren izenarekin. Ekimena Korrika Kulturalaren barruan antolatu dute.
Beste alde batetik, eguerdiko 2:30ean bazkaria izango dute Goitioltzako eskoletan, eta arratsaldeko 5etan elkartearen urteko batzarra egingo dute. Lezama Bizirik auzo elkarteak ekimenetan parte hartzeko gonbidapena luzatu die bazkide eta laguntzaile guztiei.