Igogailua eraikiko dute Lezamako udaletxean

Aikor aldizkaria 2009ko mai. 11a, 15:07

Administrazio-tramiteak udaletxeko lehenengo solairuan egiten dira Lezaman. Eskailerak solairu horretara igotzeko dagoen bide bakarra dira, eta horrek arazo handia da elbarrituentzat edo ezintasun fisikoa duten pertsonentzat. Arazoari konponbidea emateko, igogailua eraikiko da udaletxean. Beharretan 60.000 euro jarriko dira.