Auzotarren iritziak jasotzen dabiltza Lezaman

Aikor aldizkaria 2009ko eka. 8a, 15:38

Udalak lezamarrek herriko auzoei buruz dituzten iritziak eta iradokizunak ezagutzea du helburu. Horretarako, bilerak egiten dabil auzotarrekin. Dagoeneko Kurtze auzoan eta herrigunean bizi diren herritarrekin batzartu dira, eta laster bilerak izango dituzte Aretzalden, Goitioltzan eta Garaioltzan. Horrezaz gainera, herritarrek beste modu bi dituzte euren proposamenak Udalari helarazteko: 94 455 60 07 telefono zenbakira deituta; edo mezu bat aginduta udala@lezama.org helbide elektronikora.