Liburuak abuztuan ere maileguz hartzeko aukera, Lezaman

Aikor aldizkaria 2009ko uztailaren 13a

Lezamako liburutegiak uztailaren 30ean itxiko ditu ateak. Hala ere, liburuak abuztuan ere maileguz hartzeko aukera eskaintzen die erabiltzaileei. Lezamarrek gehienez lau liburu eta bestelako materiala (DVDak, aldizkariak, haurrentzako filmak...) hartu ahal izango dute, eta horiek irailean itzuli beharko dituzte. Zerbitzuan interesa duten lagunek uztailaren 30era baino lehen jo beharko dute liburutegira, arratsaldeko 6etatik 8etara.