Zorrizketanen bazkaria, gero eta arrakastatsuagoa

Aikor aldizkaria 2009ko ira. 17a, 10:24

Argazkia: Txaro Martin

Urtero legez, bazkaria antolatu zuen Zorrizketan euskara elkarteak Lezamako jaietako egitarauaren barruan. Ekimenak hiru helburu nagusi ditu: euskara bultzatzea, herritarren arteko harremana euskaraz izatea sustatzea eta lezamarrak elkarteko gunea sortzea. Urteak pasa ahala egiaztatu ahal izan dugun moduan, gero eta jende gehiagok egiten du bat Zorrizketanen deiarekin. Aurten, esate baterako, 250 lagun inguru bildu dira mahai inguruan; lezamarrak ez ezik Txorierriko beste herrietatik etorritako lagunak eta euskaltzaleak ere, tartean. Hernaniko abesbatzak saioa eskaini zuen Andra Mari elizan Ekidazu abesbatzarekin batera, eta eurak ere gonbidatu zituzten ekitaldira. Bazkarian parte hartu zutenek marmitako ezin gozoagoa dastatu zuten, solomo piperrekin eta postrea. Txakolina barra-barra edan zen. Bazkalondoa Astrapala taldeak girotu zuen.