Eskualde Txapelketa urrian hasiko da

Aikor aldizkaria 2009ko ira. 18a, 13:52

Pilota Elkartea buru-belarri dabil Lezamako Eskualde Txapelketa prestatzen. Txapelketak 51. edizioa beteko du aurten eta, aurrekoetan bezala, afizionatu mailako Euskal Herriko pilotari onenek hartuko dute parte bertan. Partidak urriaren 16an hasiko dira eta Lezamako frontoian jokatuko dira barikuetan, arratsaldeko 8etan. Txapelketan maila bi egongo dira: promesak eta lehenengo maila berezia. Kategoria bakoitzean 16 pilotari arituko dira.