Lezamako Uribarri Topalekua aurten ireki dute, eta bertan erromesentzako aterpea jarri dute. Santiagoko Bidearen Lagunen Elkarteak jakinarazi duenaren arabera, udan 1.500 lagunek egin dute lo aterpean, iaz baino 500 pertsona gehiago. Erromesen %50 Estatukoa izan da (Katalunia, Madril eta Valentziakoak, batez ere), eta gainontzekoak, berriz, atzerritarrak (Frantzia, Alemania eta Italiatik etorritakoak gehienbat). Aterpe berria lehengoa baino askoz handiagoa da, eta zerbitzu gehiago jartzen du erromesen eskura. Hori dela-eta, lagun gehiagok eman dute gaua gure artean.