Sergio Bilbao osteopata eta podologoak Biomekanikak txirrindularitzan duen garrantziari buruzko hitzaldia emango du Lezaman. Hitzaldia azaroaren 6an, arratsaldeko 7:30etan izango da, Uribarri Topalekuan. Ekitaldia Zorribike Txirrindulari
kirol taldeak eta Udalak antolatu dute. Besteak beste, hauek izango dituzte hizpide: lesiorik ohikoenak, zergatiak, tratamenduak eta prebentzioa.