Udalekuen gaineko filma egin dute Lezaman

Aikor aldizkaria 2009ko aza. 2a, 14:11

Aurten lau urtetik 13 urtera bitarteko 215 neska-mutikok hartu dute parte UDA programan, Lezaman. Uztailean zehar ekitaldi sorta zabala egin dituzte eta horiek guztiak argazkietan eta bideoetan jaso dituzte monitoreak. Gaizka Peñafielek argazki eta bideook batu eta film bat editatu du udalekuei buruz. Familia bakoitzari kopia bat emango zaio. Kopiak udal liburutegian har daitezke. Pelikularen gaineko zehetasunak helbide honetan jakinarazi dituzte: www.gaikzapenafiel.com/UDA_09_-_Pelikula.html.