Txorierrin, abenduan utziko zaio telebista analogikoaren bidez transmititzeari, eta telebista-hargailuak prest eduki beharko ditugu, telebista digitala ikusi ahal izateko. Lurreko Telebista Digitalerako (LTD) prozesuan baztertuta gelditzeko arriskuan dauden taldeek LTDren sintonizadorea eska dezakete, doan, Lezamako udaletxean. Epea abenduaren 21ean amaituko da.
Talde horien barruan hauek daude: %33 edo gehiagoko ikusteko edo entzuteko desgaitasuna dutenak; 2. edo 3. graduko mendekotasuna duten 65 urtetik gorakoak; eta bakarrik bizi diren edo 80 urtetik gorako beste pertsona batekin bizi diren 80 urtetik gorakoak.
Aipatutako taldeek eskabidea eskura dezakete udaletxean. Horretarako, baldintzak betetzen dituzten agiria aurkeztu beharko dute.