Koadrila Eguna Txorierriko hainbat herritan antolatzen den ekitaldia da, eta Lezaman ere egitea erabaki dute aurten hiru lagunek. Hiru neska horiek buru-belarri ibili dira ekimena antolatzen, eta azaroaren 14an ekitaldi sorta zabal dotorea eskaini diete lezamarrei.
Eguna poteoan hasi zuten eta eguerdian herri bazkaria egin zuten frontoian. Horren ostean, koadrilen arteko lehiaketa egon zen, eta lehiakideek herri kiroletan trebeak direla erakutsi behar izan zuten. Gauean diskoteka izan zen eta luncha eskaini zuten.
“Oso erantzun ona jaso dugu herritarren aldetik eta Koadrila Egunean 141 lagunek hartu dute parte; 15 bat koadrilak, guztiraâ€. Parte-hartzaileak adin guztietakoak izan ziren eta haien artean 23 ume egon ziren.
Antolatzaileek azaldu digutenaren arabera, ekitaldia antolatzea ez da erraza izan eta lan handia egin behar izan dute. “Baina askok datorren edizioan lagunduko digutela esan dute. Izan ere, ekimenak izan duen arrakasta ikusita, datorren urtean ere egiteko asmoa duguâ€. Beste alde batetik, ahaleginetan ibili dira antolatzaileak diru-laguntza lortzeko, baina ezin izan dute eskuratu eta ekimena apur bat garesti atera da. “Dena dela, laguntza jaso dugu herriko txakolin-egile batzuengandik eta edari-banatzailearengandik, eta Pilota Elkartekoek partidak atzeratu dituzte, bazkaria frontoian egin ahal izateko. Udala garbiketaz arduratu daâ€.