Lezamako tiro-zelaiaren gaineko ikerketa berriro zabaltzea gaitzetsi dute

Aikor aldizkaria 2009ko abe. 15a, 13:02

Lezama Bizirik elkarteak salaketa jarri zion 2008ko urtarrilean Lezamako Udalari, tiro-zelaiaren harira. Elkarteak tiro-zelaia ixteko eskatu zuen, eta Udalari prebarikazioa eta ingurumen-delitua leporatu zizkion. 2009ko maiatzean, epaiak auto bat eman zuen eta bertan salaketa behin-behinean artxibatzea erabaki zuen. Hala ere, Fiskaltzak ikerketarekin aurrera jarraitzeko eskatu zuen, delituzko ekintzak egon zitezkeela esanez. Bilboko Instrukzioko 2. zenbakiko Epaitegiak ikerketa berriro zabaltzea gaitzetsi du. Hala adierazi du azaroan emandako auto batean. Epaitegiaren ustez, tiro-zelaiaren kudeaketari dagokionez, ez da egon ez prebarikaziorik, ez ingurumen-deliturik.