Gurutze Lezamako dantza taldeak hainbat ekitalditan hartzen du parte urte osoan. Ekitaldi horietan txistulariak ere egotea nahi du taldeak, eta horretarako txistu ikastaroa antolatu du. Ikastaroa bost urtetik gorako umeentzat da. Izena emateko epea urtarrilean amaitu da; hala ere, baten batek interesa badu ikastaroa egiteko, otsailean ere izango du izena emateko aukera. Interesatuek liburutegira edo dantza taldera jo beharko dute.