Jaialdi ederra, Aikor!ren urteurrena ospatzeko

Aikor aldizkaria 2010ko urt. 25a, 12:17

Aikor! aldizkariak zortzi urte bete ditu. Urteurrenaren haritik, jaialdia egingo da urtarrilaren 29an, Teknologia-Parkeko Barko Eraikinean. Besteak beste, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek eta Astrapala Lezamako musika taldeak hartuko dute parte ekitaldian. Horrezaz gainera, Baserri Antzokia proiektuaren berri emango du TOTOANek Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak. Jaialdian eskualde eta inguruko elkarteak, aikor!lagunak, euskaltzaleak, irakurleak eta udal ordezkariak batuko dira.