Hemeretzi lan aurkeztu dira “Mikel Zarate” Sarira

Aikor aldizkaria 2010ko mar. 30a, 10:23

Pozik azaldu dira Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeko ordezkariak “Mikel Zarate” Haur Literatura Sarian aurkeztutako lan-kopuruaren ondorioz. Literatura-lehiaketa lehenengo aldiz egin da aurten eta bertara 19 lan aurkeztu dira. Xabier Mendiguren Elizegik, Julen Gabiria Larak eta Leire Bilbao Berruetabenak osatzen dute epaimahaia eta euren erabakia apirilaren 15ean jakinaraziko dute. Irabazleak 3.000 euro jasoko du saritzat, eta Elkar etxeak argitara emango du ipuina edo eleberria. Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak hitzarmena sinatu eta horren bidez, “Mikel Zarate” Literatura Saria sortu dute. Sariak helburu bikoitza du: alde batetik, haurrentzako irakurgai berriak sortzea; eta bestetik, idazleen lana bultzatzea.