Asier Mendoza zarauztarrak “Mikel Zarate” Literatura Saria irabazi du

Aikor aldizkaria 2010ko api. 26a, 11:17

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak “Mikel Zarate” Literatura Saria sortu dute, euskaltzale eta idazle lezamarraren omenez. Sari honek helburu bikoitza du: alde batetik, haurrentzako irakurgai berriak sortzea; eta bestetik, idazleen lana bultzatzea. Sariaren lehenengo edizioan 21 lan aurkeztu dira eta irabazlea Asier Mendozak idatzitako Beste gu nobela izan da. Hori banpiroei buruzko istorioa da. Epaimahaia Leire Bilbaok, Julen Gabiriak eta Xabier Mendigurenek osatu dute eta Beste gu lana aukeratu dute irabazle, “bere freskotasun eta umoreagatik, eta irakurle gazteen artean izan dezakeen arrakastagatik”. Mendozak 3.000 euro jaso du saritzat eta nobela udazkenean emango dute argitara. Asier Mendoza 1971. urtean jaio zen Zarautzen eta gaur egun EITBn egiten du lan.