Lezamako liburutegiak badu bolg berria. Bloga www.lezamakoliburutegia.blogspot.com helbidean dago. Proiektuaren arduradunen arabera, liburutegiaren modernizazioak hobekuntza bi ekarriko ditu: alde batetik, azpiegituraren baliabideen kudeaketa; eta bestetik, erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzua. Izan ere, atal horretan hainbat eduki jarri dute herritarren eskura, hala nola, lan berriak, iradokizunak, udal ikastaroen gaineko xehetasunak edo irakurketa bultzatzeko programari buruzko informazioa. Era berean, blogean bertan erabiltzaileak aukera du zerbitzuaren gaineko iradokizunak egiteko, liburuak eskatzeko edo liburutegiaren jarduerarekin zerikusia duen edozein alderdi lantzeko. Beste alde batetik, liburutegiak helbide elektroniko berria ere jarri du abian: lezamakoliburutegia@gmail.com. Helbide horretan liburutegiari lotutako gaiak landuko dira.