Telebistan ikusi dugunean, ez gara konturatu, beharbada. Baina herrian zabaldu den zurrumurrua egia da: apirilean, enpresa bat SAT LEGU Lezamako mintegian ibili da telebistarako iragarki bat grabatzen. Enpresa hori Repsol izan da eta iragarkiak Mikroalgak du izena. Konpainia algak erabilita dabil energia garatzen eta iragarkiak lan hori ezagutzera ematea du helburu.
Spota apirilaren 16an grabatu zuten, baina aurreko astetik ere bazegoen mugimendu handia mintegian, bertan laborategi bat atondu behar izan zuten-eta. Filmazioan 60 lagunek hartu zuten parte eta orotara, 12 ordu eman zituzten iragarkia grabatzeko. Spotak 20 segundo irauten du. “Gure mintegia horrek duen argitasunagatik aukeratu duteâ€, azaldu digute SAT LEGUtik. “Mugimendu handia egon zen gurean aste osoan zehar, baina oso esperientzia polita izan da. Eurak beharrean zebiltzanean gu ere bagenbiltzan beharrean, eta, jakina, “guztiok geldi, grabatuko dugu-eta†esaten zutenean, guztiok geldirik egon behar genuen: gu, bezeroak... Alde horretatik apur bat barregarria ere izan daâ€. Iragarkia telebistan ikusten dugun hurrengo aldian arreta gehiago jarriko dugu, ziur asko.