Bizkaiko Batzar Nagusietako Nekazaritza eta Ingurumeneko Batzordeak Lezamako tiro-zelaiari buruzko Arauz Besteko Saloa onartu du.
Batzar Nagusiek azterketa bat egiteko eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari, tiro-zelaiaren inguruko lurrak kutsatuta dauden jakiteko. Era berean, tiro-zelaiaren jardunaren eraginez, kutsatuta egon litezkeen lurrak eta iturburuak garbitzeko plan bat aurkeztu dezala eskatu diote.
Beste alde batetik, Ganguren mendilerroan dauden Herri Erabilerako Basoak Antolatzeko Plana egiteko eskaera ere egin diote, gaur egungo egoera aztertu eta antolamendu helburu egokiak definitzeko: erabilerak, espezieak, berroneratzeko eremuak eta errepide sareak, besteak beste.
Erabakiak erantzuna eman dio Lezama Bizirik elkarteak Batzar Nagusietan aurkeztutako proposamen bati.