Lezamak hitzarmena berretsi du Behar Bidasoa GKErekin

Aikor aldizkaria 2010eko ekainaren 10a

Lezamako Udalak eta Behar Bidasoa gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) hitzarmen bat sinatu zuten joan den urtean. Hitzarmen horren bidez, elkarteari 7.000 euroko diru-laguntza emateko konpromisoa hartu zuen Udalak. Dirua Ahizpa Pasiotarrek Pereiran (Kolonbia) martxan jarritako Garapen Polora bideratu zen. Besteak beste, emakumeei zuzendutako lanbide-eskola dago bertan. Udalak Behar Bidasoarekin hartutako konpromisoa berretsi du, eta iazko diru-laguntza berdina emango dio aurten ere bai.