Goitioltza jaietan dago uztailean

Aikor aldizkaria 2010ko eka. 23a, 14:15

Uztailaren 9tik 11ra bitartean jaiak izango dira Goitioltza Lezamako auzoan. Besteak beste, umeentzako ekintzak, txapelketak, gastronomia-dastatzeak eta erromeria egingo dira bertan. Hona hemen zehaztasunak: Uztailaren 9an, barikuan 18:00: Txupinazoa eta jaien hasiera. 18:00-22:00: Ume Eguna: puzgarriak eta zezen mekanikoa. 22:00: Erromeria, Zurruts taldearen eskutik. Uztailaren 10ean, zapatuan 10:00: “Goitioltza ezagutu” ibilaldia, Zorrizketan euskara elkarteak antolatua. 15:00: Herri bazkaria (txartelak herriko dendetan daude salgai: 13 eta 9 euro). 18:00: Herri olinpiadak. 23:00: Erromeria, Lakets taldearen eskutik. Uztailaren 11n, domekan 13:00: Produktuen dastatzea: txakolina, pintxoak... Zorrizketan euskara elkarteak antolatua. 16:00: Mus eta Poker Txapelketak (izen ematea, 15:30ean: 20 euro). 17:00: Umeentzako tailerrak. 19:00: Saiheski jana, doan. Trikitiak girotua. 20:00: Sariak banatzea eta jaien amaiera.