Abuztuaren azken domekan “Lezamako mugetatik†mendi lasterketa egin zen bosgarren aldiz. Lasterketa Villarcayoko Jorge Hernandok irabazi zuen gizonezkoen kategorian (2:01:45); eta Aiako Nerea Amilibiak, emakumezkoen kategorian (2:15:17). Amilibia iaz ere nagusitu zen proban.
Lasterketa gogortu egin da aurten, horren ibilbidea aldatu eta 600 metro luzatu baita. Hala ere, parte-hartzaileek pozik hartu dituzte aldaketak, eta proban izena eman zuten 200 korrikalarietatik 153 lagunek lortu zuten ibilbidea osatzea.
Lasterketarekin batera mendi martxa eta umeentzako martxa ere antolatu ziren. Orotara 600 pertsona inguruk hartu zuten parte goiz osoan zehar egon ziren ekimenetan, eta 70 lagun ibili ziren boluntario. Ekimenari amaiera emateko, piperrada eskaini zen Lezamako plazan. “Lezamako mugetatik†ekimena herriko zortzi elkartek antolatu dute: Lezama Bizirik, Gailur, Basobaltz eta Goitioltzako jai batzordeak, Eskolako Gurasoak, Zorrizketan, Ekidazu eta Oxangoiti.